Langabeziak behera egin du azaroan Azpeitian

Uztarria.eus 2016ko abe. 29a, 10:38

Azaroan urrian baino 25 herritar gutxiago zeuden Lanbiden izena emanda. Gaur egun, Azpeitiko langabezia tasa %10,6koa da, eta iaz baino 113 herritar gutxiago daude langabezian. 

Azpeitiko langabetuen kopuruak behera egin du azaroan. Izan ere, aurreko hilabetean, urrian, baino 25 herritar gutxiago zeuden Lanbiden izena emanda. Azpeitiko langabezia tasa %10,6koa da, eta hala, eskualdeko herrietan langabezia txikiena duen herria da, Errezilen (%5,6) ondotik. Azpeitiko langabezi tasa Gipuzkoako batezbestekoaren azpian kokatzen da. Udalak jakinarazi duenez, urtebetean 113 herritar gutxiago daude langabezian.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak adierazi du, "ezin" dela langabetu bat bera ere onartu. "Lana egitea nahi duen eta ezin duen herritar orori laguntzen saiatu behar dugu", adierazi du Etxeberriak. Horrez gain, kezka adierazi du sortzen ari diren enplegu asko kalitate txarrekoak direlako: "Denok daukagu laneko baldintza duinak izateko eskubidea eta hortan lan egitea ere gure ardura da". Azpeitiko Udalak bere etorkizuneko erronka lanaren kalitatea hobetzea dela jakinarazi du.