Kantu Jira taldekoek emanaldia egin dute San Martin egoitzan

Uztarria.eus 2016ko abe. 27a, 18:47

Herriko beste toki askotan bezala, Eguberrien bueltan ekintza eta ospakizun bereziak izaten ari dira San Martin egoitzan ere. Atzo, esate baterako, Kantu Jira taldekoak izan ziren zaharren egoitzan, ohikoak dituzten kantu herrikoiak egoiliarrekin, boluntarioekin eta langileekin batera abesten. (Argazkia: Juan Joxe Agirre)