Egurra ta Kittoren hiru disko zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko abe. 27a, 12:44
Egurra ta Kitto.

Zozketan parte hartzeko 'Egurra ta kitto taldearen zenbatgarren diskoa da Gure ordua?' galderari erantzun behar zaio, zozketakuztarria@gmail.com helbidera idatzita. Aurreneko kontzertua, berriz, urtarrilaren 7an egingo dute, Gaztetxean izango den festan. Bad Sound System taldea ere igoko da Gaztetxeko oholtzara egun horretan.

Egurra ta Kitto taldearen hiru disko zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Diskoa eskuratu nahi duenak honako galderari erantzun beharko dio: Taldearen zenbatgarren diskoa da Gure ordua?

Erantzunak lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera bidali behar dira, bazkidearen izen-abizenekin eta harremanetarako telefono zenbakiarekin batera. Zozketan parte hartzeko epea, urtarrilaren 2ko 11:00etan bukatuko da.

Egun horretan bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Diskoak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Diskoak salgai, aurkezpena laster

Egurra ta Kittoren Gure ordua eskuratu nahi duenak, Orkatz Kultur Elkartean eros dezake. Bestalde, Gure Ordua Tourreko aurreneko kontzertua Azpeitian eskainiko du Egurra ta Kittok, urtarrilaren 7an, Gaztetxean. Egun horretarako "festa berezia" antolatu dute, eta dantzariak nahiz kolaborazioak izango direla aurreratu dute, tartean Bad Sound System taldearena. 22:00etan hasiko da jaia eta 04:00ak arte luzatuko da.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.