Abenduko bigarren odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2016ko abe. 27a, 10:27

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

Bihar, abenduak 28, odola emateko hileko azken zita izango da. 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan eman ahal izango dute odola odol-emaileek. Biharkoa hileko bigarren odol ateraldia izango da, abenduko lehen asteazkenean ere izan baitzen odola emateko aukera.

Urtarrilean, hilero gisan, azken asteazkenean egingo dute odol ateraldia, hilaren 4an, hain zuzen.