Uztarria Komunikazio Taldeak asteazkenean, abenduaren 28an, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia. Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.
2016ko balantzea, 2017rako aurrekontua eta aurrera begirako hobekuntza eta berrikuntza proposamenak izango dira hizpide batzarrean.
Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:
1.- 2016ko ekintzen balantzea
- Uztarria Komunikazio Taldearen 2016ko laburpena
- Uztarria herri aldizkaria
- Irudhitzen lehiaketa
- Bota lasai! kale inkesta.
- Eregi: Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresa
2.- 2016ko balantze ekonomikoa eta 2017rako aurrekontua
3.- Etorkizuneko erronkak
- Dokumental zikloa
- Hobekuntza eta berrikuntza proposamenak
- Urola Kostako Hitzarekin, lankidetzarako prozesua
4.- Galdera-erantzunak