Zirkoaren magiak hartu du Azpeitiko Gaztetxea

Uztarria.eus 2016ko abe. 26a, 11:05

Zirko bihurtu zen joan den ostiralean, hilak 23, Azpeitiko Gaztetxea. Herriko artistak ez ezik, munduko hainbat txokotatik etorritako malabaristak, akrobatak eta pailazoak igo ziren, besteak beste, Gaztetxeko oholtzara Hoi denk zirkue! ikuskizuna eskaintzera. Artista horiez gain, baina, zirkoaz gozatzera hurbildu ziren adin ezberdinetako hainbat herritarrek ere hartu zuten parte ikuskizunean. Haur, gaztetxo, gazte zein heldu, dozenaka eta dozenaka lagunek gozatu zuten ia bi ordu iraun zuen emanaldiaz. Hala, musikak, umoreak, dantzek, akrobaziek eta malabarrek hartu zuten Azpeitiko Gaztetxea egun batez, Hoi denk zirkue! ikuskizunean.