Presoak, iheslariak, deportatuak eta haien eskubideak gogoan Gabon gauean

Uztarria.eus 2016ko abe. 24a, 21:18

Euskal presoak, iheslariak, deportatuak eta haien eskubideak gogoan elkarretaratze jendetsua egin dute Gabon iluntzeko 19:30etik aurrera, herriko plazan. Azpeitiko Sare Herritarrak deituta, dozenaka herritarrek borobil zabala osatu dute, kiosko aurrean kantuan, musika joz edota hitza hartuz aritu direnei so, eta herritik urrun dauden presoak irudikatuz jarritako mahai hutsaren bueltan.