Hiru pertsona zauritu dira Lasao parean izandako auto istripuan

Uztarria.eus 2016ko abe. 24a, 00:29
Istripua izan duten furgoneta eta autoa.

Auto batek eta furgoneta batek elkar jo dute. Hiru pertsona larri zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte.

Hiru pertsona zauritu dira gaur, hilak 23, GI-631 errepideko 10. kilometroan, Lasao auzoko gasolindegi parean. 22:00ak inguruan gertatu da ezbeharra. Auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre talka egin dute, eta Ertzaintza eta Azpeitiko zein Zarauzko suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira. Suhiltzaileek sare sozialetan jakinarazi dutenez, pertsona bat ibilgailuan harrapatuta gelditu da.

Trafiko Zuzendaritzak azaldu duenez, istripua "larria" da. Ondorioz, errepidea itxi dute, eta trafikoa desbideratzen ari dira.