Olentzeroren bisita jaso dute Ikasberriko eta Iraurgiko ikasleek

Uztarria.eus 2016ko abe. 20a, 17:34

Gaur, abenduak 20, Olentzeroren urteroko bisita jaso dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi ikastetxeko ikasleek. Goizean Iraurgi Ikastetxea bisitatu du Olentzerok, eta bertako haur eta gaztetxoekin izan da, horien gutunak-eta jasotzen. Arratsaldean, aldiz, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin egin diote harrera Olentzerori. Hiru egun beranduago, hilaren 23an, Azpeitik Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleei egingo die bisita Olentzerok. (Argazkiak: Eli Aizpuru)