Urtarrilaren 7ra arte ez da zine eskaintzarik izango Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2016ko abe. 20a, 13:36
Soreasu antzokia. (kulturaz.eus)

Jai egunak datoz, eta hori dela eta ez da zinerik izango Soreasun. Urteko aurreneko emanaldia urtarrilaren 7an eskainiko dute, eta El editor de libros filma izango da ikusgai.

Gabonak direla eta ez da zine eskaintzarik izango Soreasu antzokian urtarrilaren 7ra arte. Orduan eskainiko dute urteko aurreneko pelikula, eta El editor de libros filma izango da ikusgai, 22:00etan hasita. Horrez gain, ohiko ordutegian eskainiko dute pelikula urtarrilaren 8an eta 9an ere. Haurrentzat, aldiz, Axel heroi txikia filma eskainiko dute urtarrilaren 8an.

Urtea amaitzerako, baina, beste film bat eskaintzekoa zen Kulturaz Kooperatiba. Izan ere, Arrugas filma ematekoak ziren abenduaren 28an, San Martin egoitzan. Data atzeratzea erabaki dute, ordea, eta urtarrilaren 25ean eskainiko dute Arrugas, 17:00etan San Martin egoitzan.