Urtarrilaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Otamendi erloju dendaren 100 urteko ibilbidearen inguruko erreportajea argitaratuko du Uztarriak. Joan den zapatuan, abenduaren 17an, ospatu zuten negozioaren 100. urteurrena, eta dozenaka lagun hurbildu zen giro ederrean Otamendiren mende beteko historia ospatzera.