Gaztezulo Bideo Lehiaketako ikuslegoaren saria jaso du Maria de Jesusek

Uztarria.eus 2016ko abe. 19a, 13:06

Maria De Jesus azpeitiarrak VII. Gaztezulo Bideo Lehiaketan publikoaren saria jaso du. Joan den ostiralean, abenduaren 16an, egin zuten VII. Gaztezulo Bideo Lehiaketako sari banaketa Donostiako Tabakaleran. Maitasunaren indarra izeneko ikus-entzunezkoarekin eskuratu du ikuslegoaren saria azpeitiarrak, bideoak 291 boto jaso ostean. Guztira hamar ikus-entzunezko lan izan dira lehian.

(Argazkia: Gaztezulo.eus)