Loiolako liburutegia asteburuetan zabalik izango da urtarrilaren 22ra arte

Uztarria.eus 2016ko abe. 19a, 12:37

Asteburuetan honako ordutegia izango du liburutegiak: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara. 

Joan den astetik eta urtarrilaren 22ra arte, Loiolako Santutegiko liburutegia zabalik izango da asteburuetan, Azpeitiko Udalak eta Loiolako Erretoretzak lortutako akordioari esker.

Urtarrilaren 21 eta 22ko asteburura arte izango da irekita liburutegia, eta honako ordutegia izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara. Liburutegiko arduradunek gogorarazi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz, ikerketa edo liburu eskaerak astelehenetik ostiralera egin behar dira. Liburutegira sartzeko bertako txartela erabili beharko da, eta erabiltzaileek liburutegiaren sarreran txarteleko zenbakia idatzi beharko dute.