Otamendi erloju dendaren 100. urteurrena ospatu dute

Uztarria.eus 2016ko abe. 19a, 11:08

Mende bat bete du Otamendi erloju dendak, eta joan den zapatuan, abenduaren 17an, negozioaren 100. urteurrena ospatu zuten erloju dendan bertan. Poesia errezitaldia eta musika izan ziren, besteak beste, eta dozenaka lagun hurbildu zen giro ederrean Otamendiren mende beteko historia ospatzera. 

100. urteurrena aitzaki hartuta, Otamendi erloju dendaren ibilbidearen inguruko erreportajea kaleratuko du Uztarriak 2017ko urtarrileko aldizkarian.