Autobusen ordutegietan aldaketak izango dira Gabon, Eguberri, Urte Zahar eta Urteberri egunetan

Uztarria.eus 2016ko abe. 16a, 17:27

Egun horietan, ohiko hainbat zerbitzu bertan behera utziko ditu Lurraldebusek Azpeititik igarotzen diren lineatan, eta azken zein lehendabiziko zerbitzuen ordutegiak ere bereziak izango dira.

Ordutegietan aldaketak iragarri ditu Lurraldebusek Gabonetarako. Hain zuzen ere, Gabon (abenduak 24), Eguberri (abenduak 25) Urte Zahar (abenduak 31) eta Urteberri (urtarrilak 1) egunetan izango dira aipatutako aldaketak.

Egun horietan, ohiko hainbat zerbitzu bertan behera utziko ditu Lurraldebusek Azpeititik igarotzen diren lineatan, eta azken zein lehendabiziko zerbitzuen ordutegiak ere bereziak izango dira. Azkoitia-Azpeitia, Azkoitia-Azpeitia-Errezil, Azkoitia-Zarautz, Azpeitia-Beizama, Azpeitia-Ermua eta Zumarraga-Zumaia arteko autobus zerbitzuetan izango dira aldaketak. Gabonetako lau egun horietako ordutegiak hemen ikus daitezke.