Altuna y Uria tartean duen enpresa taldeak eraikiko du Zubietako errauskailua

Uztarria.eus 2016ko abe. 16a, 12:08

Lanen esleipena abenduaren 27an jakinaraziko du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK), baina aurreratu dute kontratazio mahaiak lehenetsi duen eskaintza zein izan den. Gaur, ostirala, Errausketarik ez! leloarekin elkarretaratzea deitu dute zenbait herritarrek Altuna y Uriaren bulegoen aurrean, 18:30ean.

ACS taldeko Urbaser buru duen enpresa taldeak eraiki eta kudeatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan jarriko duen errauste plantaren lanen lehen fasea; enpresa talde horretan dago Altuna y Uría SA Azpeitiko eraikuntza enpresa.

Urriaren 28an jakinarazi zuen Aldundiak errauskailua eraikitzeko lehian ariko ziren hiru enpresa taldeak zein ziren. GHK-k datorren abenduaren 27an jakinaraziko du, ofizialki, zeini esleituko dioten eraikuntza eta kudeaketa proiektua; baina aurreratu dute kontratazio mahaiak lehenetsi duen eskaintza zein izan den, eta hori izanda Altuna y Uría tartean duen taldearena.

Gaur, elkarretaratzea

Gaurko, ostirala, Errausketarik ez! leloarekin elkarretaratzea deitu dute Loiolan, Altuna y Uriaren bulegoen aurrean. Kontzentrazioarekin bat egiteko deia egin du Gaztetxeak.