'Hasta el ultimo hombre' eta 'Vaiana' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2016ko abe. 16a, 11:39

Mel Gibsonek zuzendutako Hasta el ultimo hombre (AEB, 2016) belikoa (bideoan, trailerra) eta Walt Disney faktoriako Vaiana (AEB, 2016) animaziozkoa dira asteburuan Soreasu antzokian ikus ahal izango diren filmak. Hasta el ultimo hombre zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:30ean emango dute; Vaiana, berriz, igandean 16:30ean.