Gabon jaialdia ospatuko du bihar Iraurgi Ikastetxeak

Uztarria.eus 2016ko abe. 16a, 10:04
Irudian, Iraurgikoen 2014ko jaialdiaren une bat.

Izarraitz pilotalekuan eskainiko dute urteroko ikuskizuna ikasleek, 17:00etatik aurrera. Aurretik eta ondoren, ikastetxeko abesbatza eta batukada kalez kale ibiliko dira.

Ohitura dutenez, Iraurgi Ikastetxekoek aurten ere Gabonen bueltan ospatuko dute beren jaialdia. Bihar, zapatua, jarria dute aurtengo zita eta, urtero legez, Izarraitz pilotalekuan eskainiko dute ikuskizuna ikasleek, 17:00etan hasita.

Baina festa giroa ez da frontoira mugatuko. Izan ere, jaialdiaren aurretik eta ondoren, ikastetxeko abesbatza eta batukada kalez kale ibiliko dira, Alde Zaharra girotzen.