Orkatzeko ke erauzgailuak su hartu du

Uztarria.eus 2016ko abe. 15a, 19:33

Orkatz Kultur Elkarteko sukaldeko kanpai edo ke-erauzgailuak su hartu du arratsean. Erre usaina eta kea nabari zitezkeen kalean. Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileen hiru kamioi joan dira tokira, Erdikaleraino bakarra sartu den arren, eta ikusmina eragin du gertaerak. Argazkian, suhiltzaileak Orkatzera sartzen.