Bihar bukatuko da Irudhitzen lehiaketarako testuak bidaltzeko epea

Uztarria.eus 2016ko abe. 15a, 16:59

Testu onenak 150 euroko saria jasoko du. Pertsona bakoitzak argazki lehiaketan aukeratutako bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak, eta gehienez 100 hitzeko testuak aurkeztu daitezke.

Bihar, abenduak 16, itxiko da Uztarria Komunikazio Taldeak, Azpeitiko Kultur Mahaiarekin eta Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean antolatutako Irudhitzen lehiaketara testuak aurkezteko epea. Irudhitzenen lehen atala izan zen argazki lehiaketa azaroan erabaki ondoren, lehiaketara aurkeztutako lanekin argitaratuko den egutegia osatzeko testuen txanda zabaldu zen jarraian, eta horren epea ere bukatzear da.

Testu onenak 150 euroko saria jasoko du. Pertsona bakoitzak argazki lehiaketan aukeratutako bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak, eta gehienez 100 hitzeko testuak aurkeztu daitezke.

Honakoak dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak. 
  • Norberak erabakitzen du zertaz idatzi. Urtaroaz, argazkiaz, argazkiak sentiarazten dionaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak. 
  • Abenduaren 16a izango da testuak bidaltzeko azken eguna, honako helbidera: lehiaketakuztarria@gmail.com.

Testuen lehiaketako epaimahaia Anartz Izagirrek, Alaitz Olaizolak eta Izaro Zinkunegi Kultur Mahaiko teknikariak osatuko dute. 

Epaimahaiek aukeratutako argazkiekin eta testuekin 2017ko egutegia kaleratuko du Uztarria Komunikazio Taldeak.