Musika Eskolako ikasleek entzunaldia emango dute ostegunean Betharramen

Uztarria.eus 2016ko abe. 14a, 11:07
Biolin taldekoak dira bihar Betharramen arituko direnetako batzuk.

18:00etan hasiko da Juan Antxietakoen saioa. Banaka zein taldeka, hainbat instrumentu ikasten ari diren ikasleak agertuko dira jendaurrean, pieza bana joz.

Ikasturtean zehar ohi dutenez, ikasleen entzunaldia prestatu dute biharko, osteguna, Juan Antxieta Musika Eskolakoek. Betharrameko aretoan izango da hitzordua, 18:00etan.

Banaka zein taldeka, hainbat instrumentu ikasten ari diren ikasleak agertuko dira jendaurrean, pieza bana joz. Metalak, biolinak, perkusioa, pianoa, klarinetea, flauta, eta trikitia eta panderoa dira entzungo diren instrumentuak. Hastapeneko ikasleak ere igoko dira Betharrameko oholtzara.