Jo! eta Kaskezur taldeen kontzertuak, ostiralean Orkatzen

Uztarria.eus 2016ko abe. 13a, 18:49

Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da ostiral honetan, abenduak 16, Orkatzen. 22:00etatik aurrera, bi talderen kontzertuak izango dira bertan: Azpeiti-Azkoitiko Jo! eta Elizondoko (Nafarroa) Kaskezur. Orkatz Libre kontzertu sailaren barruan antolatu dute ostiraleko zita. Argazkian, kontzertuak iragartzeko atera duten kartela.