Bonsaiak kimatzeko eta zaintzeko ikastaroa egingo dute zapatuan Kimu Bat Gardenen

Uztarria.eus 2016ko abe. 13a, 12:24

Kimu Bat Gardenek "Bonsaien arteaz ikasteko" tailerra antolatu du zapaturako, abenduaren 17rako. Hiru orduko saioa izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta alderdi praktikoari emango diote garrantzia. Parte-hartzaile bakoitzak bonsai banarekin egingo du lan, eta, ondoren, %10eko deskontuarekin bonsaia eskuratzeko aukera izango du. Ikastaroa Urrestillara bidean dagoen Kimu Bat Gardenen egingo dute.

Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aurrez, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943 15 00 85 telefonora deituta.