Solasaldia eskainiko du Hedoi Etxartek bihar, Dinamoan

Uztarria.eus 2016ko abe. 13a, 11:38

Cultura libre de Estado liburua izango dute hizpide biharko solasaldian. Horrez gain, Etxartek Jakin aldizkarirako idatzitako artikulua ere izango dute mintzagai. 

Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986) idazlearekin Artea eta edukiontziak, kontsiderazio batzuk solasaldia izango da bihar, asteazkena, Dinamoan, 19:00etan hasita. Alde batetik, Jaron Rowanen Cultura libre de Estado liburuaz hitz egingo du gonbidatuak biharko solasaldian.

Bestetik, Hedoi Etxartek Jakin aldizkarian idatzitakoaz ere arituko dira. Kulturaren autodeterminazioa, kultur politikak eta kultur egitasmoen kudeaketa ereduak jorratu dituzte aldizkariko azken zenbakian. Bertan Hedoi Etxarteren gogoeta bat bildu dute, eta hori izango dute hizpide biharko solasaldian. Xabier Gantzarainek gidatuko du saioa.