Igerilekutik saihesbideko biribilgunerako tartea oinezkoentzat itxita dago gaurtik, lanengatik

Uztarria.eus | Hirigintza | Argazkia
2016-12-12 17:32

Sanjuandegi eta Loiolabide lotuko dituen zubia eraikitzeko lanekin batera, Urola ibaiaren uholde arriskuak txikitzeko lanak ere ari da egiten Udala inguru horretan. Horrela, besteak beste, igerilekutik saihesbideko biribilgunera arteko ibai ondoko baranda kendu eta pareta egiten ari dira (argazkian). Lanak direla eta, gaur hasi eta datozen bizpahiru asteetan oinezkoentzat itxita egongo da tarte hori, "obrak lasaitasunez egin eta herritarren segurtasuna bermatzeko" helburuarekin.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia JLarranaga | 2016-12-13 : 12:34

Hola, ikusi det bai obratan ari direla pare hortan. Nere billobakin ahatak ikusi ta jaten ematera horrea juten giƱen orain arte. Lekuz aldatu berko dugu guk edo ahatak, eskarrikasko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa