Mendi Astea eta Lagun Onak MBren urteko batzarra izango dira datozen egunetan

Uztarria.eus 2016ko abe. 12a, 10:51
Iazko batzarreko irudia.

Gaur hasi eta ostegunera bitartean hainbat proiekzio eskainiko dituzte elkartearen egoitzan zein Soreasu antzokian. Ostiralean, aldiz, urteko batzarra egingo dute, eta ondoren afaria izango da. 

Gaurtik hasi eta ostegunera, abenduaren 15era arte, hainbat emanaldi antolatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak abenduko Mendi Astearen barruan. Hala, ostegunera bitartean lau ikus-entzunezko eskainiko dituzte.

Ostiralean, berriz, Lagun Onak MBren urteko batzarra egingo dute, 19:00etan, elkartearen egoitzan. Bertan honako gaiak landuko dituzte, besteak beste: 2016 urteko ekintzen balorazioa, 2016 urteko dirukontuak, 2017 aurrekontua eta 2017rako ekintzak. Ondoren, afaria izango da. Afaltzeko ostegunerako izena eman beharko da, Lagun Onak M.B-ren tabernan.

Hona hemen Mendi Asteko egitaraua:

Abenduak 12, astelehena: 

Eñaut Eizagirre eta Ibai Ricoren eskutik Incognita Patagonia, 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan.

Abenduak 13, asteartea:

Joxe Luis Eizagirre eta Aritz Otegiren eskutik Sumendiz sumendi, 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan.

Abenduak 14, asteazkena:

Tasio eta Igor Mendizabal Goixerri-ren High Sierra 2015, 21:00etan Lagun Onak MBren egoitzan.

Abenduak 15, osteguna:

K2 Zerua Ukitzen, 21:00etan, Soreasu antzokian.

Abenduak 16, ostirala:

Bazkideen batzarra, 19.00etan, Lagun Onak MBren elkartean.