Urola Erdiko Trikiti Elkartea sortzeko aurreneko batzarra egingo dute hilaren 14an

Uztarria.eus 2016ko abe. 7a, 12:50
II. Trikigiro jaialdiko irudia.

Elkartea osatzearekin lortu nahi duten helburua da trikitizaleen mugimenduari gorputza ematea. Aurrera begirako erronken inguruan hitz egingo dute batzarrean, eta trikitizalea den herritar orok har dezake parte.

Urola Erdiko Trikiti Elkartea sortzeko asmotan dabiltza hainbat herritar, eta hori gauzatu ahal izateko aurreneko batzarra egingo dute abenduaren 14an Sanagustin kulturgunean, 21:30ean hasita. Trikiti elkartea sortuta lortu nahi dutena da trikitizale mugimendua gorpuztea eta indartzea. Hala, batzarrean hizpide izango dituzte aurrera begirako asmoak eta erronkak. Trikitizalea den edonork har dezake parte batzarrean, eta horiei guztiei bilkurara bertaratzeko dei egin diete antolatzaileek. 

Orain arte hainbat egitasmo antolatu izan ditu Urola Erdiko trikitilari taldeak. Horren adibide da Trikigiro jaialdia. Apirilean egin zuten aurreneko aldiz, eta izandako arrakasta joan den urrian Triki Giroren bigarren edizioa antolatu zuten.