Mannequin Challenge-a egin dute Karmelo Etxegaraiko hainbat ikaslek, eskola kirola gai hartuta

Uztarria.eus 2016ko abe. 6a, 12:58

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Mannequin Challenge-a egin dute. Bideoa grabatzerakoan eskola kirolean praktikan jartzen dituzten kirol motak eta horietan lantzen dituzten jarrera nahiz balioak adierazi nahi izan dituzte. Joan den azaroaren 25ean grabatu zuten bideoa ikastetxeko gimnasioan, eta Karmelo Etxegaraiko arduradunek azaldu dutenez, "ikasleek ilusio handiz egin zuten ekimena, eta esperientzia oso polita izan zen".