Azpeitian bigarren izan ziren Javier Delgadok eta Alejandra Arribasek irabazi dute Urola Kostako Kros Mistoen I. Txapelketa

Uztarria.eus 2016ko abe. 5a, 18:24

Atzo, igandea, jokatu zen Zarauzko Bikote Mistoen 38. Krosa, eta harekin bukatu zen aurten lehen aldiz antolatu duten Urola Kostako Kros Mistoen I. Txapelketa. Lehiaketa berria osatu duten Azpeitiko, Errezilgo eta Zarauzko krosetako sailkapenak eta txapelketaren oinarriak kontuan hartuta, Javier Delgadorentzat eta Alejandra Arribasentzat (argazkian, Azpeitiko krosean) izan da Urola Kostako Kros Mistoen I. Txapelketa. Azpeitiko lasterketan bigarren postua eskuratu zuten, Errezilen aurrenak izan ziren eta Zarautzen, berriz, laugarren tokian sailkatu dira Delgado irundarra eta Arribas iruindarra.

Igor Etxeberria-Uxoa Irigoien eta Lourdes Colomo-Jose Luis Arrate bikoteak izan dira, hurrenez hurren, Urola Kostako txapelketan bigarren eta hirugarren. Sailkapen osoa Herrikrosa.eus webgunean ikus daiteke.