'Sweeney' obrak irabazi du XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria

Uztarria.eus 2016ko abe. 5a, 13:19
Sweeney obrako irudia. (Eromen Produkzioak)

Zestoako Eromen Produkzioaken lana da Sweeney, eta taldeak 600 euroko saria eskuratuko du.

XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako ikuslegoaren bozak kontatu ditu Azpeitiko Udalak, eta Zestoako Antzerki Eskolaren Eromen Produkzioakek taularatutako Sweeney obra izan da boto gehien jaso dituena. Hala, taldeak 600 euroko saria jasoko du.

Udalak adierazi duenez, aurtengo Euskal Antzerki Topaketak "azken urteetako arrakastatsuenak" izan dira, eta batezbeste 300 ikusentzule izan dira obra bakoitzean. Joan den azaroaren 29an eman zioten amaiera antzerki topaketei, Iñaki Bergara Piori eta Kontxu Odriozolari eskainitako omenaldiarekin.