Sutea izan da Aratzerrekako pinudi batean, zuhaitz bat tentsio handiko elektrizitate kablearen gainera erori ondoren

Uztarria.eus 2016ko abe. 4a, 10:06
Sutea izan da Aratzerrekako pinudi batean

Atzo gauean, 23:30 inguruan, piztu zen sua, eta haizetearen ondorioz suhiltzaileei sua itzaltzea kostatu bazaie ere, goizeko 05:00ak alderako kontrolpean zuten.

Bart gauean, 23:30 inguruan, sutea izan da Aratzerrekan. Azpeitiko Udaltzaingoak Uztarriari adierazi dionez, zuhaitz bat tentsio handiko elektrizitate kablearen gainera erori da, eta, ondorioz, pinudiak su hartu du. Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, eta haizetearen ondorioz sua itzaltzea kostatu bazaie ere, goizeko 05:00ak aldera lortu dute itzaltzea.