Giro ederrean ari dira ospatzen Landetan saneloiak

Uztarria.eus 2016ko abe. 3a, 13:31

Abenduko eguzki goxoa lagun, giro onean ari dira ospatzen Landetan saneloiak. Ostiralean hasi zituzten festak, auzo bazkariarekin eta mus txapelketa azkarrarekin. Atzo, berriz, txerri boda izan zuten. Jaiak indartzeko eta auzoa pizteko helburuarekin, egitarau indartsua antolatu dute aurtengorako. Berrikuntzarik handiena gaur goizean egin duten azoka izan da. Bertan, inguruko baserrietako hainbat animalia ikusteko parada izan da, eta barazki eta gazta postua ere bazeuden. Horiez gain, sagardoa eta gazta dastatzeko aukera ere eskaini dute, euro baten trukean. Saneloietan huts egiten ez duen beste ekimena bizikleta lasterketa da, eta gaur goizean pare bat ordu inguruko bira egin dute 30 bat txirrindularik, eta, ondoren, hamaiketakoa egin dute Erreka Bike atarian. Arratsaldean, 16:30ean, ibilgailu klasikoen argazki rallya izango da, eta bihar, igandea, Lopene ganadutegiko zezen txikiak izango dira (12:00), eta, ondoren, herri kirolak.

Hemen Landetako saneloiak argazkitan.