'Aliados' eta 'Kubo y las dos cuerdas magicas' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko abe. 2a, 12:54

Asteburuko zine eskaintza bueltan da ohiko ordutegiarekin, eta Aliados eta Kubo y las dos cuerdas magicas filmak izango dira ikusgai bihartik astelehenera arte Soreasu antzokian. 

Bihar, abenduak 3, Aliados filma eskainiko dute 22:00etan. Igandean, aldiz, Kubo y las dos cuerdas magicas eskainiko dute 16:30ean, eta 19:30ean Aliados eskainiko dute. Astelehenean, ikusleen egunean, Aliados eskainiko dute berriro. 

Aliados drama generoko filma da, eta Bigarren Mundu Gerran, 1942. urtean kokatzen da. Max (Brad Pitt) aliatuen bandoko espioia Mariannetaz (Marion Cotillard) maitemintzen da. Frantziarra da Marianne eta Afrika iparraldean eginiko misio batean ezagutu ziren. Elkarrekin harremana hasten dute eta dena primeran doa Maxi albiste bat ematen dioten arte: baliteke Marianne nazien espioi bat izatea.