Urtebeterako hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Udalak

Uztarria.eus 2016ko abe. 2a, 17:07
Ainitze Agirrezabala Uztarriako kazetaria, Estitxu Elduaien eta Josu Labaka zinegotziak.

Orotara 31.583,26 euroko diru-laguntza jaso du Uztarriak 2016an. Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea azaroko udalbatzarrean onartu zuten.

Azpeitiko Udalak eta Uztarria Komunikazio Taldeak urtebeterako hitzarmena sinatu dute. Uztarriako kazetari Ainitze Agirrezabala, Estitxu Elduaien eta Josu Labaka zinegotziek sinatu dute akordioa gaur, ostirala. Ondorioz, hedabideak 2016an 31.583,26 euroko diru-laguntza jaso du. Uztarriaren proiektu edo produktu osagarrientzat, berriz, 2.463 euroko laguntza bideratuko du Udalak, proiektuak gauzatzen diren heinean. Orotara, beraz, 34.046,26 euro jasoko ditu hedabideak. 

Herriko euskarazko hedabideak -Uztarria, Urola Kostako Hitza eta Erlo Telebista- diruz laguntzea azaroko udalbatzarrean onartu zuten, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.