Zapatuan, abenduak 3, Euskararen Eguna da. Azpeitiko Udal Euskaltegikoek, ordea, bi egun aurreratu dute ospakizuna eta gaur, asteko azken eskola eguna aprobetxatuz, festa giroan elkartu dira Sanagustin kulturgunean ikasle, irakasle eta udal ordezkariak. Txokolatea eta txurroak janez, karaokea ere egin dute, hainbat euskal kanturekin.