Abenduaren 20an izango da Txapelen omenezko bertso saioa

Uztarria.eus 2016ko abe. 1a, 13:43

Sarrerak aurrez salgai egongo dira, 6 eurotan. Azpeitian Orkatz tabernan eta Sanagustin kulturgunean egongo dira eskuragarri, eta Azkoitian, berriz, Zurt tabernan. Egunean bertan sarrerak salgai izango dira leihatilan, 8 eurotan.

Erniarraitz Bertso Elkarteak urtero antolatzen duen bertso saioa da Txapelen omenezkoa. Aurtengoa abenduaren 20an, izango da, Soreasu antzokian, 22:00etan hasita 

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga bertsolariak arituko dira kantuan, eta gai-jartzaile lanetan, berriz, Haritz Etxeberria Ministro.

Sarrerak aurrez 6 eurotan izango dira salgai honako lekuetan: Azpeitian Orkatz tabernan eta Sanagustin kulturgunean eta Azkoitian, berriz, Zurt tabernan. Egunean bertan sarrerak salgai izango dira leihatilan, 8 eurotan.