Hurrengo astean azoka astelehenean izango da

Uztarria.eus 2016ko abe. 1a, 12:05

Asteartea jai eguna dela eta, astelehenean, abenduaren 5ean, egingo dute asteroko azoka. Hileko ganadu feria, berriz, abenduaren 14an izango da.

Datorren asteko azoka astelehenean, hilaren 5ean, izango da. Izan ere, Espainiako Konstituzioaren Eguna, abenduaren 6a, jai eguna da.

Hileko hirugarren asteazkenean egiten den ganadu feriaren data ere aldatu dute hil honetan, eta abenduaren 14an izango da. Abenduko hirugarren asteazkena Santo Tomas eguna, abenduaren 21a, tokatzen da, eta horregatik aldatu dute data.