Zirkulazio bereziak eskainiko ditu Burdinbidearen Euskal Museoak abenduaren 3tik 11ra

Uztarria.eus 2016ko aza. 29a, 19:45

Ohi dutenez, abenduko zubiko jaiegunak baliatuko dituzte museoa eta Lasao arteko joan-etorriak egiteko. Hamar irteera prestatu dituzte, gehienak diesel motordun trenekin; abenduaren 11n aterako dute lurrun trena.

Azaroaren hasieran bukatu zen Burdinbidearen Euskal Museoan tren zirkulazioen aurtengo sasoia. Aurreko urteetan ere egin izan duten bezala, ordea, abenduko zubiaz baliatuz astebetean museoa eta Lasao artean hamar joan-etorri eskainiko dituzte, abenduaren 3tik 11ra.

Hamar irteera horietako gehienak, zortzi, diesel motordun trenekin osatuko dituzte. Abenduaren 11rako aurreikusita dituzten hiru zirkulazioetako bi izango dira lurrun trenarekin egingo dituzten bakarrak. Hau da datozen egunetako zirkulazio berezien egutegia eta ordutegia:

  • Abenduak 3, zapatua: 12:30ean eta 17:00etan (diesel trenarekin).
  • Abenduak 4, igandea: 12:30ean (diesel trenarekin).
  • Abenduak 6, asteartea: 12:30ean (diesel trenarekin).
  • Abenduak 8, ostirala: 12:30ean (diesel trenarekin).
  • Abenduak 10, zapatua: 12:30ean eta 17:00etan (diesel trenarekin).
  • Abenduak 11, igandea: 11:00etan (diesel trenarekin), 12:00etan eta 13:00etan (azken biak, lurrun trenarekin).