Maria de Jesus azpeitiarra, 'Gaztezulo'-ren bideo lehiaketan publikoaren saria irabazi duen lanean

Uztarria.eus 2016ko aza. 29a, 19:19

Gaztezulo aldizkariak antolatutako VII. Bideo Lehiaketan publikoaren saria jasoko duen lana zein den jakinarazi dute gaur. Hamar bideo ziren lehian eta Maitasunaren indarra izenekoa izan da bozkatuena. Eta bideo horretako protagonistetako bat da Maria de Jesus azpeitiarra. De Jesusek, aktore lana egiteaz gain -amaren rola betez-, ikus-entzunezkoan entzuten den musika jo du eta gidoian ere parte hartu du, Mikel Rodriguez Alberdi bideoaren zuzendariarekin batera.

Gaztezulo-ren webgunean ikus daiteke lehiaketaren gaineko informazio osoa.