2017ko martxoaren 12an izango da IX. Zuzenien lasterketa

Uztarria.eus 2016ko aza. 29a, 13:40

Dagoeneko jarri dute datorren urteko Zuzenien igoera bertikalerako data, eta martxoaren 12an izango da Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako erlojupeko probaren IX.edizioa. 

Aurtengo edizioa joan den maiatzean jokatu zen, eta 81 korrikalarik amaitu zuten proba. Iban Murua eta Maite Maiora izan ziren helmugara iristen aurrenak. Azpeitiarretan, aldiz, Jexux Zelaia izan zen helmugara iristen aurrena eta emakumezkoetan Maite Etxezarreta. Maiatzaren 30ean, Xoxoteko Egunean, izan zen lasterketa.