Imanol Azkoitia: "Euskalkietan ere egon behar lukete aldizkariek, liburuek..."

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 29a, 13:08
Imanol Azkoitia itzuli duen liburua eskuetan duela. (Julene Frantzesena)

Imanol Azkoitiak azpeitiar hizkerara itzuli du Oscar Wilderen liburua. Dagoeneko eskura daiteke lan hori Azkoitiko Hizki dendan nahiz Soreasuko Elkargunean.

Gutun bat baino luzeagoa den zerbait idazten duzun aurreneko aldia dela diozu liburuaren hitzaurrean…
Zer idatziko nuen ba nik! Eskolako lanak-eta egiterakoan idatzi izan dut, baina hortik aurrera… gutxi. Irakurtzea asko gustatzen zait, baina Aitorrek [Arana] esan arte, pentsatu ere ez nuen egin liburu bat idatziko nuenik. Halere, probatzea erabaki nuen.

Erraza egin al zaizu?
Bai, liburuan ez baititut nire ideiak agertu; diktaketa lana izan da. Presarik eta presiorik ez nuen, eta polita izan da. Eguraldi txarra egiten zuenetan aprobetxatu nuen idazteko, eta gustura aritu naiz. Hori bai, idazterakoan eskuetako mina izan nuen. Ba al dakizu zenbat urte neramatzan idatzi gabe!

Zergatik Dorian Greyren erretratua?
Aitor Aranak proposatu zidan. Liburu hori berak itzuli zuen euskara batura, eta orain hainbat euskalkitan ari da jasotzen. Bilduma bat osatuko du euskalkietara egindako itzulpenekin. Izan ere, nik gipuzkeraren aldaera den azpeitiarrera itzuli dut, baina neska bat bizkaierara itzultzen ari da. Arana bera, berriz, nafarrerako bi euskalkitara: zaraitzuera eta izarbeibarrera. Horrez gain, zubererara itzultzeko ere esan dio bateren bati jada. Beraz, nik egin dudana bildumaren zati bat besterik ez da.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean