Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu du Kimu Bat Gardenek zapaturako

Uztarria.eus 2016ko aza. 29a, 11:05

Gaztetxoentzat Gabonetako apaingarriak eta paperezko figuratxoak egiteko tailerra izango da datorren zapatuan, abenduaren 3an, Kimu Bat Gardenen. 11:00etan hasiko da tailerra, eta doakoa izango da. Parte hartu nahi dutenek izena aurrez eman beharko dute, ordea, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita, edo 943 15 00 85 zenbakira deituta.