Azaroko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2016ko aza. 29a, 10:36

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

Hileroko azken asteazkenetan bezala, bihar, azaroak 30, odola emateko hileko zita izango dute odol emaileek 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan.

Odol-emaileek gazteak zein helduak animatu nahi dituzte odola ematera. Iazko abenduan 2014an baino odol emaile gutxiago zenbatu zituzten, eta aurten berdina gertatu ez dadin, "ahalegina egitera" animatu nahi dituzte herritarrak.

Abenduan bi odol ateraldi egingo dituzte: abenduaren 7an bata, eta abenduaren 28an bestea.