90 urteko herritarrak omenduta, amaitu da Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea

Uztarria.eus 2016ko aza. 28a, 10:45

Atzo, azaroak 27, aurten 90 urte bete edo betetzear dauden herritarrak omendu zituen Baigera Jubilatuen Elkarteak, Kiruri jatetxean egindako adiskidetasun bazkarian. Hogeita hamahiru azpeitiar izan ziren omenduak, baina horietatik hamabik joan ahal izan ziren omenaldira. Guztiek Mikel Sanjuanek landutako makila bana jaso zuten Eneko Etxeberria alkatearen eskutik.

Giro ederrean omendu zituzten ekitaldira bertaratu ziren 90 urteko hamabi herritarrak, horien senideen eta lagunen artean eta Udaleko hainbat ordezkarirekin batera. Atzoko omenaldiarekin amaitutzat eman dute aurtengo Jubilatuen eta Pentsiodunen astea.