Andoni Sudupe hirugarren, Gipuzkoako maratoi txapelketan

Uztarria.eus 2016ko aza. 27a, 16:46
Andoni Sudupe (Xeye Atletismo Taldea)

Lasterketa amaitzeko 2 ordu 35 minutu eta 32 segundo behar izan ditu azpeitiarrak. Donostian jokatu dute txapelketa, Donostiako maratoiaren barruan. 

Gaur, azaroak 27, Gipuzkoako maratoi txapelketa jokatu da Donostian, eta Andoni Sudupe azpeitiarra hirugarrena izan da helmugara iristen. Xeye Atletismo taldeko kidea da Sudupe, eta lasterketa amaitzeko (42,195 kilometroak egiteko) 2 ordu, 35 minutu eta 32 segundo behar izan ditu. Lehen gipuzkoarrak baino lau minutu eta 28 segundo gehiago behar izan ditu atleta azpeitiarrak.

Oseas Kiprono Maiyo izan da helmugara iristen aurrena, 2 ordu eta 11 minutu eta 43 segundoko denboran.