Asier Cuevasek ezin izan du atletismoko 100 kilometroko munduko txapelketa bukatu

Uztarria.eus 2016ko aza. 27a, 15:51
Asier Cuevas iaz, 100 kilometroko mundialean bigarren sailkatuta. (Gerhard Kotman)

Hanketak nabaritu dituen kalanbreen ondorioz utzi du lasterketa Azpeitiko bizilagunak. 

Asier Cuevas (Eibar, 1973) Azpeitiko bizilagunak ezin izan du atletismoko 100 kilometroko munduko txapelketa amaitu, hanketan izandako kalanbreen erruz. 25. kilometro inguruan utzi du lasterketa Cuevasek. Gaur, azaroak 27, jokatu da proba Los Alcazaresen (Murtzia, Espainia).  Iaz, txapelketa berean, txapeldunordea izan zen Cuevas. 

Tatsuya Itagaki japoniarrak irabazi du lasterketa 06:18:22 denborarekin. Bigarrena Bongmusa Mthembu sudafrikarra izan da 06:18:22 denborarekin, eta Patrick Reagan estatu batuarra iritsi da hirugarren helmugara, 06:35:42 denborarekin.