'10 Bitxiak' saria jaso du Kimu Batek

Uztarria.eus 2016ko aza. 28a, 11:42
Saritutako hamar enpresetako arduradunak, tartean Kimu Bateko dendako arduraduna. (Kimu Bat)

"Balio azpimarragarriak eta prestigioa transmititzeagatik" nabarmentzen delako saritu dute Azpeitiko paisajismo enpresa. 

Urolako merkataritza-bulegoek eta Gipuzkoako Bazkundeak Kimu Bat Azpeitiko paisajismo enpresa saritu zuten joan den ostiralean, azaroaren 25ean, XXIV. Gipuzkoako Merkataritza Enpresaren sari-banaketan. 

10 bitxiak saria jaso du Kimu Batek, Gipuzkoako merkataritza-bulegoek aukeratutako beste bederatzi erakunderekin batera. Saritutako enpresa horiek guztiak "balio azpimarragarriak eta prestigioa" transmititzen dituztelako saritu dituzte.