Asier Cuevas 100 kilometroko munduko txapelketan lehiatuko da igandean

Uztarria.eus 2016ko aza. 25a, 18:37
Asier Cuevas iaz, 100 kilometroko mundialean bigarren sailkatuta. (Gerhard Kotman)

Los Alcazaresen (Murtzia, Espainia) izango da lasterketa. Iazko txapelketan bigarrena izan zen Azpeitian bizi den eibartarra.

Asier Cuevas (Eibar, 1973) Azpeitiko bizilagunak atletismoko 100 kilometroko munduko txapelketan hartuko du parte aurten ere. Igandean, azaroak 27, izango du hitzordua Cuevasek Los Alcazaresen (Murtzia, Espainia).

Iaz, txapelketa berean, txapeldunordea izan zen Cuevas. Herbehereetako Winschoten herrian jokatu zen orduan 100 kilometrokoa eta Jonas Buud suediarraren atzetik sailkatu zen Cuevas bigarren postuan. 2013an, berriz, Europako txapeldun izan zen Azpeitian bizi den eibartarra, Belvesen (Frantzia).