Aske geratu da atzo Leioan atxilotu zuten gazte azpeitiarra

Uztarria.eus 2016ko aza. 25a, 15:41

Gaur 13:30ak aldera agertu da epailearen aurrean, Getxoko epaitegian. Ordena publikoaren aurkako erasoa eta autoritatearen aurkako atentatua egotzi dizkiote gazteari.

Aske utzi dute atzo, azaroak 24, EHUren Leioako campusean atxilotu zuten gazte azpeitiarra. Gaua Erandioko komisaldegian igaro du, bertan deklaratu ondoren. Gaur, ostirala, goizean Erandiotik Getxoko epaitegira eraman dute, eta han epailearen aurrean agertu da, 13:30ak aldera. Ordena publikoaren aurkako erasoa eta autoritatearen aurkako atentatua egotzi dizkiote gazteari.