Merezi dutenei, txalo zaparrada

Urola Kostako Hitza | Kultura | Artikulua
2016-11-25 14:01

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako azken saioa izango da bihar. Iñaki Bergara Pio eta Kontxu Odriozola omenduko dituzte, eta Ahantzitako oroitzapenak obra emango dute gero.

‘Ahantzitako oroitzapenak’ kontzertu antzeztuko irudi bat. (Felipe Murillo)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Euskal Herriko antzerkigintzan arrastoa utzi duten bi azpeitiar oroitzeko eguna izango da biharkoa. Izan ere, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen azken saioan, Iñaki Bergara Pio eta Kontxu Odriozola zendu berriak omenduko dituzte. Haiei txalo zaparrada handi bat eskainiko diete Soreasu antzokira joaten diren guztiek, 21:30ean hasiko den ekitaldian.

Antolatzaileen arabera, zerbait "intimoa" izango da. Bideo bat osatu dute bi aktoreen irudiekin, eta, lehenik, hori proiektatuko dute. Gero, Nagore Aranburuk eta Pedro Otaegik hartuko dute hitza, "gertutik" ezagutu zituztelako bi aktoreak. Horren ostean, bien senitartekoak igoko dira agertokira, eta oroigarri bana jasoko dute. Herriko antzerki mugimenduko jendea ere igoko da oholtzara, beren hurbiltasuna adieraztera.

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa